Azken postuetatik ihes egiteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 7a, 01:00

Hirugarren mailako eta Emakumezkoen ligako taldeek gaur jokatuko dute.

Basconia-Hernani, Artunduaga zelaian
Mutilen taldea sailkapeneko az­ken hiru postuetan dabil den­boraldia hasi zenetik. Pos­tu horietatik ihes egin, eta hi­rugarren mailari eustea da taldearen helburua. Gaur Basco­niaren kontra jokatuko dute, Artunduaga zelaian, 17:00etan.

Tolosa-Hernani,
Usabalen

Emakumezkoen ligan, goiko postuetara gerturatzea du helburu Hernanik, hala, igoera fasea jokatu ahal izateko. Hernaniarrak bosgarren dira sailkapenean, eta aurretik Tolosa, gaurko aurkaria dute. Tolosako Usabal zelaian jokatuko dute, 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!