Zilarrezko maila atzean uzteko ametsa geroz eta gertuago du Hernanik. Bigarren itzulia jokatzen ari dira, eta urtea partidurik galdu gabe hasiko dute. Bigarren sailkatuarekin, Bera Berarekin, 10 puntuko aldea dute, eta gainera, bonusa lortu dute jokatutako bederatzi partiduetan.
Biharkoan, etxetik kanpo izango dute neurketa. Bartzelona taldearen kontra jokatuko dute, La Teixonera zelaian, eguerdiko 12:30etan.
Landare, jokatzeko prest
Azaroaren 6ko uholdeak geroztik, Landaren ez da partidurik jokatu. Zelaiaren egoera ez da onena, baina errugbi elkarteak azaldu duenez, jokatzeko moduan dago. Hortaz, gaur jokatuko da aurreneko partidua. Kadete mailakoa izango da, Hernani eta Gernikaren artekoa, 11:00etan hasita.