Javier Nogueira Euskadiko txapeldun, eta infantiletako taldea Gipuzkoako bigarren

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 7a, 01:00

Hernaniko judokek emai­tza bikainak lortu zituzten abenduaren 18an jokatu ziren Gipuz­koako eta Euskadiko Txapelketetan. Gipuzkoako txapelketa Hernanin jokatu zen, eta Euskadikoa, Lezon.

Infantiletan, zilarra
Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa Hernaniko kiroldegian jokatu zen, eta Her­naniko lau ordezkariek bigarren postua eskuratu zuten: Aroa Ferreirok, Amaia Laz­kanok, Maialen Iriba­rrenek eta Nagore Eizagirrek.

Seniorretan, Javier Nogueira txapeldun
Euskadiko Txapelketa berriz, senior mailakoa, Lezon jokatu zen. Hernaniko lau judokek hartu zuten parte eta emaitza, ezin hobea izan zen: Javier Nogueira hernaniarra izan zen Euskadiko txapelduna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!