Hernanik, garaipena eta bonusa lortu zituen atzokoan ere. Bartzelonari 3-24 irabazi zion eta lau entsaio eginda lortu zuen bonusa. Lehenengo zatian, Hernanik ez zuen ondo jokatu eta Bartzelonak dominatu zuen. Dena dela, entsaio bat egin zuten hernaniarrek: Manex Casadok, hain zuzen. Katalanek drop bat sartu zuten eta 3-5 bukatu zen lehenengo zatia. Bigarren zatian, Hernanik jokoa hobetu zuen eta bera izan zen nagusi. Hala, hiru entsaio egin zituzten: Iñaki Otxotorena, Ion Olano eta Arkaitz Otañok. Iraitz Garmendiak bi transformazio sartu zituen. Hurrengo partidua, Oviedoren aurka izango da, etxean, Landaren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!