Bilbon manifestazio nazionala izango da gaur, preso eta iheslarien eskubideen alde, Kolosala izango da. Bertara joateko autobusak, arratsaldeko lehenengo orduan aterako dira. Hernanikoak, Atsegindegitik, feri kaletik aterako dira 15:00etan. Ereñotzutik, 14:30etan abiatuko da autobusa, geltokitik. Martindegitik ere antolatu dute autobusa. Manifestazioa, 17:30etan abiatuko da, La Casillatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!