Bertso saio ederra espero da gaur, Hernanin, Bertsolata bukatzeko. Punta-puntako 6 bertsolari ariko dira bertsotan eta txapelketa ukitua izango duela esan liteke. Izan ere, alde batetik, Gipuzkoako Txapelketako finalera iritsi ziren Hernaniko lau ordezkariak izango dira: Beñat Gaztelumendi (azpitxapelduna), Agin Rezola, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre. Eta bestetik, bertan izango dira Andoni Egaña, lau aldiz jarraian Euskal Herriko txapelduna izan dena, eta Julio Soto, egungo Nafarroako txapelduna. Gai jartzen ere maila haundiko bertsolari bat ariko da: Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapelduna, hain zuzen.
Bertso saioa, gaueko 22:30etan hasiko da eta Biteri kultur etxean izango da. Sarrerak eskuratzeko aukera badago oraindik. Eguerdira arte egongo dira salgai, Tripontzi eta Aralar tabernetan. Sarrera bakoitza 7 euroan dago erosgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!