Urtero bezala, presoen aldeko bertso saioa antolatu du Oiartzunen, Etxerat-ek. Igande honetan izango da, 17:00etatik aurrera, Elorsoro kiroldegian. Sarrerak salgai daude Garin eta Aralar tabernetan. Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Amets Arzallus, Jon Maia, Alaia Martin eta Andoni Egaña.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!