Jose Mari Aldasoro Piper iheslari politiko hernaniarra hil zen astelehenean, Donibane Lohitzunen, eta herenegun, azken agurra ematera gerturatu ziren senide, lagun, udal ordezkari eta herritarrak, Orbegozo tanatoriora. Agur jendetsua eta hunkigarria izan zen. Aldasororen bizitza laburbiltzen zuen idatzi bat irakurri, Agurra dantzatu eta Eusko Gudariak abestu zuten. Iheslari hernaniarrak, 1972an, frankismo garaian egin behar izan zuen alde herritik eta 80 urterekin hil da, herritik kanpo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!