Hernaniko Udalak oraintxe jaso du ofizialki, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Igartzagainako tunelaren proiektuaren aldaketari buruzko informazioa, eta argi utzi du, tunela kentzeko erabakiarekin ez dagoela ados. «Orain arte adierazi dugun bezala, orain arteko proiektua defendatuko dugu, herriarentzat ezinbestekoa baita tunel hau eraikitzea», azpimarratu du.
Diputazioarekin, harremanetan jartzekoa
Gobernu Taldeak argi adierazi nahi izan die herritarrei eta baita erabaki hori hartu dutenei ere, Udalak bere esku dagoen eta beharrezkoa ikusten duen guztia egingo duela. «Berehala, Aldundiarekin harremanetan jarriko gara, hasiera batean Hernaniko herriaren eskakizun bat izan zena errespetatu dezaten».
Hernanirentzat onuragarri diren proiektuak lantzen
Udalak gaineratu du, orain arte bezala, aurrerantzean ere, Hernani eta hernaniarrentzat onuragarria den edozein proiektu landu eta defendatuko duela.