Gipuzkoako Auzitegiak, 15 urteko kartzela zigorra eta 150.000 euroko kalte-ordaina ezarri dio S.U.R.-ri, Eduardo Benitez gazte hernaniarraren hiltzaileari. Biktimaren familiari eman beharrekoa da dirua.
Epaiaren berri asteazkenean eman zuen Auzitegiak, epaimahaiak hilketa izan zela eta ez homizidioa erabaki zuenetik, bi astetara, hain zuzen. Erabaki horren atzetik, akusazio partikularrak, hau da, Benitezen familiak, eta akusazio popularrak, Hernaniko Udalak, 25 urtetik 27ra igo zuten zigor eskaera; defentsak 5 urteko zigorra eskatu zuen. Auzitegiak emandako epaia errekurritzeko, 10 eguneko epea dute orain, parteek.
S.U.R.-k 2009ko maiatzaren 16an hil zuen Eduardo Benitez, Urbieta kalean, eskopetaz bi tiro emanda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!