Kaxko elkarteak Gabonetako saski eder bat zozketatuko du gaur, 13:30etan Plaza Berrin. Beraz, goizean zehar azken errifak erosteko aukera izango da. Miguel Lujanbio ari da saltzen: 10 zenbaki, euro baten truke. Saskia erakusgai dago Kale Nagusian, Urretxa mikologia elkartea zegoen eskaparatean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!