Opariekin etorri eta muxuekin bueltatu dira Erregeak

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 6a, 01:00

Jokuak, panpinak, liburuak, musika, arropa... aurten ere makina bat opari ekarri dituzte Hernaniko etxeetara, Errege Magoek. Gauean zehar ibili dira, isil-isilik, opariak banatzen, baina la­na­ri ekin aurretik, eurekin egoteko aukera izan zuten haurrek, atzo arratsaldean. Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrian barrena ibili ziren laguntzaileekin batera, karameluak bana­tzen, eta ondoren, udaletxeko arkupetan, umeek banaka-banaka gutunak emateko aukera izan zuten, sekretutxo eta muxu artean. Opariz lepo etorri eta muxuz gainezka bueltatu dira Errege Magoak. Bestalde, aurten ere, Zaharren Egoitza izan dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!