Umeentzako saioa, olentzeroa eta Urte Zaharreko errondaren ostean, bertso jaialdiarekin bukatuko da Bertsolata, larunbatean. Eta behar bezala bukatzeko, primerako bertso jaialdia antolatu du Hernaniko bertso eskolak. Bertan izango dira punta-puntako sei bertsolari: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Andoni Egaña eta Julio Soto. Gai jartzaile lanetan, berriz, Maialen Lujanbio ariko da. Bertso saioa Biterin izango da, 22:30etatik aurrera.
Sarrerak salgai daude Tripontzi tabernan, 7 euroan.