Aizpuru farmaziari erreleboa hartu eta urte honetako gaueko guardia guztiak Etxebeste farmaziak egingo ditu. Etxebeste, Elkano kaleko 9garren zenbakian dago eta 943 55 20 87 da bertako zenbakia.
Hernaniko farmaziak, orain dela 8 urtetatik, txandakatu egiten dira urte guztiko gaueko guardien zerbitzua eskaintzeko. Etxebestek bigarren urtea du, sistema martxan jarri zenetik. Hernanin, berez, 7 farmazia daude, baina gaueko zerbitzuak anbulatoriotik gertuen daudenek ematen dituzte. Eta horiek 5 dira: Etxebeste, Chucla, Correa, Aizpuru eta Castilla. Gomez eta Bulnes ez dira sartzen.
Gaueko zerbitzua 22:00etatik 09:00etara izaten da, larrialdietarako. Hiru farmazilariz osatutako talde tekniko batek eskaintzen ditu zerbitzu horiek: Mar Santamaria, Marian Arbaizu eta Yolanda Carok.
1998tik, Etxebeste farmazia
Etxebeste farmazia, Jorge Etxebesteren farmazia da, 1998 urteaz geroztik. Bertan lanean aritzen dira 3 farmazeutiko: Carmen Noblejas (Etxebesteren emaztea), Maider Indart eta Jorge Etxebeste bera. Horiez gain, auxiliar bat ere bada: Ana Etxeberria.
Eguneko guardiak
Eguneko guardia zerbitzuak ere izaten dira, farmaziak itxita dauden orduetan: 13:30-16:00 eta 19:30-22:00. Bertan, Hernaniko 7 farmaziak txandakatzeaz gain, Urnietako Tango eta Odriozola, eta Astigarragako Agudok ere parte hartzen dute, orain dela bi urtetatik.