Miguel Mari Urrutiak eta Koteto Ezkurrak larunbatean indarrak neurtuko dituzte Buruz Buruko Orona Masterreko finalean. Urrutiak 30-27 irabazi zion Urrizari joan den larunbatean. Sekulako partidua eskaini zuten bi pelotariek, zaletu askorentzat, Galarretan jokatu den buruz burukorik onena. Ezkurrak, egungo txapeldunak, finala borrokatua eta gogorra izango dela aurreikusten du eta irabazteko esperantza duela gaineratu du. Urrutiak ez du amore emango: «Kotetori irabazteko sekulako gogoa dut», dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!