Eguberritako Nazioarteko XXIXgarren Sariketa jokatu zen abenduaren 29an Ordizian eta bertan izan ziren Hernaniko bost igerilari. Bikain aritu ziren bostak, txapelketa honek, Gipuzkoa eta Euskal Herri guztian egiten diren txapelketetatik maila altuena duela kontuan izanda.
Maitane Danborenak (Oarsoaldea taldea), 100m eta 50m bizkar frogetan hartu zuen parte eta bietan finaletan sartzea lortu zuen. Itsaso Tolosak (Buruntzaldea taldea), berriz, 100m tximeleta eta 100m bizkar frogetan hartu zuen parte eta tximeletan finalera iritsi zen eta bizkarrean, nahiz eta finalean ez sartu, Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora lortu zuen.
Hernaniko taldetik, honakoek hartu zuten parte: Janire Ezeiza (50m eta 100m libre), Odei Ibargoyen (50m libre) eta Txomin Mujika (50m bular eta 50m libre). Hiru igerilariek, nahiz eta goizeko kanporaketan txukun aritu, ez zuten lortu arratsaldeko finaletara sailkatzea, bertan zegoen maila altua medio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!