Eski ikastaroa egiteko bilera, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 4a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak iraupen eskiko eta eski alpinoko ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14 eta 15ean izango da eta interesa dutenekin bilera bat egingo dute urtarrilaren 9an, hau da, astelehenean. Arratsaldeko 20:00etan izango da elkartean bertan (Iturregi plaza z/g). Bilera horretan, prezioa, ordutegia, ikastaroaren zehaztasunak, etabar zehaztuko dira.

Hernani - Saratsain, irteera
Gaztetxoen hurrengo irteera ere zehaztu du Mendiriz Men­di elkarteak. Hilaren 15ean izango da eta Hernani ezagutuz ekimenaren barruan, Her­na­ni-Saratsain tarteko ibilia egingo dute. Goizeko  09:00e­tan abiatuko dira Plazatik.
Bi kasuetan, izena emateko, elkarteko bulegotik pasa  behar da astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!