Opariz lepo, bihar iritsiko dira Errege Magoak Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 4a, 01:00

Trakatan, trakatan... ba­datoz Errege Magoak! Bihar arratsaldean iritsiko dira opariz lepo. Ohi bezala, opariak banatu aurretik, herrian ba­rrena ibiliko dira karameluak banatzen (glutenik ga­bekoak). Urtero, Karobi el­kar­tetik abiatu izan da errege kabalgata, baina aurten, osteguna iza­ki, feria eguna izango da bihar eta Urbieta kaletik abiatuko di­ra, Euskadiko Kutxa paretik. Ondoren, Txi­rri­ta ka­lea jai­tsi, Izpizua ka­le­tik igo, Uru­mea ikastola pa­rean ezkerretara hartu, Por­talez kan­potik barrena sar­tu, Kardabe­raz ka­lea jai­tsi eta Kale Na­gu­sitik igoko dira Plazara. Ber­tan, opa­riak jaso, eta erregeei kontutxoak esan eta muxu emateko aukera izango dute haurrek. Aurretik, 15:30etatik 17:15ak bitarte, Zaharren Egoitzan ibiliko dira Mel­txor, Gaspar eta Baltasar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!