Ikasturtea martxan da AEK euskaltegian eta oraindik zabalik dago EGA ikastaroan apuntatu nahi dutenentzat izen ematea. Taldean aritzeko aukera dago eta euskera ikasi, hobetu eta azterketa prestatu nahi duen guztiak dauka lekua bertan. Arratsaldeetan izango dira klaseak, astean 2 edo 3 egunetan euskaltegira joanez. EGA azterketak prestatzeko taldeetan, ikasleek azterketak ezagutu, hausnartu eta prestatzeko aukera dute.
Diru laguntzak
Hernani, Astigarraga, Urnieta eta Donostiako Udalek diruz lagunduak dira ikastaro horiek guztiak. Udalen beka sistemarekin, matrikularen %85 arteko dirulaguntza jaso dezakete ikasleek, ikasturtean zehar izandako aprobetxamendua kontuan hartuta.
Izen ematea eta
informazioa
Ikastaroetan izena eman edo informazio gehiago nahi duenak, AEKren Hernani eta Astigarragako euskaltegietan du aukera; baita 607 610 687 (Astigarraga eta Martutene) eta 943 55 78 01/607 592 864 (Hernani eta Urnieta) telefonoetara deituta edo astigarraga@aek.org eta hernani@aek.org helbideetara idatzita ere.