Begioker oso gaiztoa da eta mundua okertu nahian dabil. Asmo horrekin, zer egingo eta, makiltxo magikoa lapurtu du. Kontu haundiz berreskuratu beharko da, mundua okertzerik nahi ez bada... Baina zeinek egingo dio aurre?
Horixe da Kixka taldeak gaur eskainiko duen antzerkiaren abiapuntua. Bolaluma izena du antzezlanak eta 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, Biterin. Ordubeteko iraupena izango du.
Sarrerak dohainik banatuko dira 16:00etatik aurrera. Gehienez, 171 lagunentzako lekua izango da, beraz, lehenbailehen mugitzea komeni, sarrerarik gabe ez geratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!