Hernaniko txapelketa azken esprinean da, eta lau onenak prest dira final erdietarako

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 2a, 01:00

Datorren asteartean eta ostegunean jokatuko dira final erdiak, Hernaniko Lauterdiko Txapelketan. Maila bakoitzean, aurtengo lau onenak zein diren erabakita dago, dagoeneko. Final laurdenetako azkeneko emaitzak, honakoak: infantiletan, Iker Loiartek 18, Ander Lazkanok 9; eta Ioritz Berasartek 18, Alain Agirrek 10. Jubeniletan, Josu Altunak 22, Oier Garciak 18; eta Jon Etxegoienek 22, Oihan Lujanbiok 8. Seniorretan, Paul Ojuelek 22, Eneko Aizpitartek 6; eta Ioritz Arrietak 22, Eneko Lujanbiok 4.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!