Urtezaharretako erronda, urte berriari ongi etorri eginez

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 2a, 01:00

Ohitura Zaharrak abesbatzak kantua, bertso eskolak bertsoa, trikitilariek musika, eta denen artean kopla. Horrela agurtu zuen urtea errondan atera zen 20ko koadrilak, hotzak hotz, lanerako amorratzen atera zenak, beste urte batez. Zaharren Egoitzan hasi, eta Hernaniko kaxkoan barrena egin zuten kalejira, giroa jarri, tragoren bat hartu, eta herriko anbientean erabat murgilduta. Urte berri zoriontsua opa nahi izan zieten hernaniar guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!