‘Bolaluma’, antzerkia eta txotxongiloak, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 2a, 01:00

«Makiltxo magikoa gaizkile baten eskuetan dago, eta lehenbailehen berreskuratu beharra dago, gauzak zeharo okertu aurretik». Antzerkia eta txotxongiloak uztarrian joango dira bihar, Biterin, haurrentzako ekitaldian. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da lana, eta sarrerak 16:00etan banatuko dira, dohainik, 3-8 urteko haurren­tzat. Kopurua: 171 aulki.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!