Bereziki gogoratu zituzten, gaixo larriak eta kondena betea dutenak, larunbatean Martutenen, presoen aldeko martxa jendetsuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 2a, 01:00

Martuteneko kartzela ataria jendez bete zen joan den larunbatean. Donostialdeko martxa deituta zegoen, presoen eskubideen alde, eta tartean ziren Hernaniko hainbat eta hainbat lagun ere. Astigarragan bat eginda, iritsi ziren Martutenera Hernaniko kideak, eta Donostiatik zetozenei txaloz egin zieten harrera. Jendetza, eta ekitaldi hunkigarria, bertan. Bereziki gogoan izan zituzten, gaixo larriak eta kondena betea duten presoak, eta eskatu zuten lehenbailehen askatzeko. Hotzari eta euriari aurre eginda jendetza haundia bildu zen aurten ere, urteroko ohitura bihurtu den ekitaldi honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!