Oscar Redondok punteria finena

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 2a, 01:00

Redondok irabazi zuen San Silvestre tiraldia, 25 plateretik 24 jota. Txantxangorri elkarteko 28 kidek hartu zuten parte urteko azken tiraldian.

Luis Garayarrek estu jarri bazion ere, Oscar Redondok irabazi du aurtengo San Sil­vestreko tiraldia, Txan­txan­gorri elkarteak antolatua. Re­dondok 24 plater jo zi­tuen, 25 plateretik. Punteria fina dauka hernaniarrak, eta bazirudien inork ez ziola irabaziko. Garayar ere ez zen makal ibili ordea, eta larri ziren kontuak, Santa Barba­rako tirolekuan. Garayarrek bi plater segidan huts egin zituen, eta 23rekin, bigarren postuan geratu zen. Hiru­garren, Jose Maria Loinaz, 22 platerekin.

Maila onekoa, eta jende­tsua, aurtengo San Silvestre tiraldia. Guztira 28 kidek hartu dute parte, eta promesa berriak ere badatozela argi geratu da. Bat, bereziki aipatzekoa, Iban Lasa gaztea. 14 urteko hernaniar honek 15 plater jo zituen.

Parte hartzaile guztiei eman zitzaien sari bana, eta laguntza eman dutenei eskerrak emanez bukatu zuten, urteko azken tiraldia izaten dena, mokadu bat eginez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!