Urumea ikastolaren Gay Mur eraikina, haunditu egingo dute. Elkano kalean dagoen eraikin zaharra bota egingo dute eta bertako ikasleentzat egingo dute lekua eraikin nagusian. Eskaera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egin du eta Hernaniko Udaleko Gobernu Batzordeak abenduaren 16an onartu zuen eskaera hori. Bi obrak, hau da, eraikina haunditzea eta eraikin zaharra botatzea, ez dute zehaztu noiz egingo dituzten.
Aterpearen gainean
Eraikina haunditzeko, sarrerako aterpearen gainean, hiru pisu egingo dituzte. Oraingo gelen parean izango da hori eta eraikinak orain duen altuera bera izango du. Zabaleraz, 32.56 m izango ditu eta sakoneraz, 6.10 m. Beraz, 200 m2 inguru izango ditu.