Sei bertsolari puntako, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 2a, 01:00

Egañak eta Sotok kantatuko dute Gipuzkoako lau finalistarekin: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre. Jaialdia, larunbatean, 22:30etan, Biterin.

Bertsolatak bukaera po­lita izango du aurten ere, larunbatean punta-puntako sei bertsolari izango baitira kantuan, Biteri kultur etxean. Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskolak harrobi bikaina duela erakutsi du aurtengo Gipuzkoako Txapelketan, lau kide iritsi baitira finalera. Laurak Biterin kantatuko dute larunbatean: Beñat Gazte­lu­mendi, Agin Rezola, Jexux Ma­ri Irazu eta Unai Agirrek. Horiez gain, kanpoko bi, gonbidatu dituzte: Andoni Egaña eta Julio Soto.

Gai jartzaile lanetan ere, tabladu gainean ondo ezaguna den kide bat ariko da: Maialen Lujanbio.

Sarrerak salgai, bihartik
Saioa gaueko 22:30etan hasiko da, Biterin. Sarrerak bihar ja­rriko dituzte salgai, Tripontzi tabernan, 7 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!