Urteko azken ostirala izan zen atzo eta euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen alde, kalera atera zen herritar mordoa, Egin Dezagun Bidea Bilgunearen deialdiari erantzunez. Zikuñaga, Portu, Antziola eta Etxeberri auzoetatik abiatu ziren, kalejiran, eta lau zutabeak Plaza Berrin elkartu ostean, ekitaldi berezia egin zuten Gudarien plazan. Antzerkia egin zuten. Guztien artean, kartzelak puskatu eta Hernaniko presoak etxeratu zituzten. Bestalde, gaur, Martuteneko espetxera martxa izango da. Hernanitik (Zinkoenea) 10:30etan abiatuko dira eta Astigarragatik, 11:00etan.
Bilbora joateko deia
Urtarrilaren 7an, manifestazio nazionala izango da Bilbon, presoen eskubideen alde, eta bertara joateko dei egin zuten atzo. Hernanitik autobusak jarriko dituzte, eta izena emateko zerrendak daude Txilin, Oindin eta Garinen. Martindegitik ere aterako da autobusa; apuntatzeko: 666 903 624.