Arrakastatsua, parte hartze eta ikusle kopuru aldetik.

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 31a, 01:00

Hernaniko pelota eskolako benjaminak bildu eta txapelketa azkarra jokatu zuten asteazkenean, lehenengo aldiz. Guztira, 28 pelotarik hartu zuten parte. 10 orduko iraupena izan zuen txapelketak eta 69 partidu jokatu zituzten. Lehenengo lau sailkatuak honakoak izan ziren: Xabat Etxandi, Unax Pagola, Jagoba Garmendia eta Xabier Apaolaza. Pelotaz gozatzera frontoira hurbildu zirenak ere asko eta asko izan ziren. Antolatzaileen esanetan, arrakastatsua izan da lehenengo topaketa hori, bai parte hartzaile aldetik eta baita ikusle kopuru aldetik ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!