Julen Murillo onena, jaurtiketa libreetan eta Iñigo Madina, hirukoitzetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 31a, 01:00

Gabonetako Txapelketa jokatu zen asteazkenean eta honakoak izan ziren emaitzak: Hernani-Buruntza 1go urteko junior taldea 94-54 Hernani-Sansonarri 2garren urteko kadete taldea; eta Hernani-Azeriak 2garren urteko junior taldea 42-60 Hernani-Teklan Laser senior taldea. Bestalde, jaurtiketa libreko eta jaurtiketa hirukoitzeko txapelketak jokatu ziren. Jaurtiketa librean, Julen Murillok irabazi zuen Azeriak taldekoak, eta hirukoitzetan, Iñigo Madinak, Buruntza taldekoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!