Abenduak 31, San Silvestre eguna da gaur eta urtero bezala, Plater Tiro Txapelketa izango da Santa Barbaran, Txantxangorri elkarteak antolatuta. Tiraldia, foso unibertsaleko modalitatean izango da eta orange koloreko 25 plater puskatu beharko dira. Izen ematea bertan izango da, 10:00etatik 11:30etara. Prezioa: 15 euro, bazkideek. Sariak, sailkapenaren arabera aukeratuko dira. Tiraldia bukatzean, luntxa izango da parte hartzaile guztientzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!