Miguel Mari Urrutia eta Javier Urriza aurrez aurre izango dira gaur, Galarretan. Buruz Buruko Orona Masterreko finalerdia jokatuko dute eta biak finalerako pasea lortzea izango dute helburu. Norgehiagoka 17:00etatik aurrera izango da eta ETB1n ikusteko aukera ere izango da, zuzenean. Gaur irabazten duenak, Koteto Ezkurra egungo txapeldunaren aurka jokatu beharko du finala.
Partidu, parekatua
Urriza eta Urrutia finalerdira iritsi dira, Zeberio eta San Migueli erraz irabazi ostean, eta partidu parekatua espero da gaur. Urrutiak sakez min egiten badaki eta Urriza eusten saiatuko da.