Bertsotan hasi eta txotxean bukatuko dugu urtarrila

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 31a, 01:00

Bertsolatako jaialdi nagusia izango da urtarrilaren 7an eta txotx denboraldia urtarrilaren 22an irekiko da. Eta horien aurretik, Gabonak agurtzeko, erregeen kabalgata izango da datorren ostegunean.

Bertsolaritzak, protagonismo berezia izan du buka­tzear den hilabete honetan, Gipuzkoako Bertsolari Txa­pelketa tarteko, eta datorren hilabetean ere izango du bere lekua. Izan ere, Bertsolatako jaialdi nagusia izango da urtarrilaren 7an. Saioa Biterin izango da 22:30etatik aurrera. Hilabetea bukatzerako, beste protagonista bat ere izango da urtarrilean: sagardoa. Txotx irekiera eguna urtarrilaren 22an izango da. Dena dela, ezin ahaztu oraindik Gabonak direla eta Hernaniko hainbat eta hainbat ume itxaroten ari direla errege magoen opariak. Erregeak datorren ostegunean iritsiko dira Hernanira eta errege kabalgata izango da herrian barrena, 18:00etatik aurrera. Horrez gain, Gabonetako ekintzen barruan, haurrentzako antzerkia izango da asteartean. Bolaluma izeneko antzezlana eskainiko du Kixka Taldeak, 17:00etan, Biterin.


Hernani’n Musik, Harkaitz Cano eta Beñat Barandiaranekin
Urtarrilean, Hernani’n Musik egitasmoaren beste emanaldi batekin gozatzeko aukera izango da. Kasu honetan, Harkaitz Cano idazleak eta Beñat Barandiaran musikariak literatura eta musika uztartuko dituzte. Urtarrilaren 27an izango da Biterin, 20:00etan.


Oleo eta bitxi erakusketa
Hilabetero bezala, datorren honetan ere ez dira faltako erakusketak. Hain zuzen, bi erakusketa izango dira Biterin. Alde batetik, oleoak egongo dira ikusgai urtarrilaren 9tik 23ra eta bestetik, bitxiak, urtarrilaren 26tik otsailaren 9ra.


Ikastaroak, Literatur Solasaldiak, Kalez Kale Kantari...
Erakusketen moduan, ohikoak diren ekintzak ere izango dira urtarrilean zehar. Urtarrilaren 17an, esaterako, Literatur So­lasaldiak izango dira eta Uxue Alberdiren Aulki-jokoa liburuaz ariko dira. Udal Libu­ru­tegian izango da hori, 19:30etan. Horrez gain, izango dira: sendabelarren eta bisuteria-abalorioen ikastaroak, Kalez Kale Kantari bigarren larunbatean, Bigarren Eskuko Azoka azken larunbatean, ipuin kontaketa...

Urtarrileko kultur ekintzen agenda

Urtarrilak 3, Antzerkia haurrentzat: Bolaluma. Taldea: Kixka Taldea.
Biteri Kultur Etxean, 17:00etan.
Urtarrilak 4, Gazte Txokoa: Dardo Txapelketa.
Urtarrilak 5, Erregeen kabalgata, 18:00etan.
Urtarrilak 7, Bertso jaialdia, Biteri Kultur Etxean, 22:30etan.
Urtarrilak 7, Gazte Txokoa:
Ligatzen ikasi.
Urtarrilak 9tik 23ra,
Oleo erakusketa, ‘Bilili’ Afrikako
Artea Promozionatzeko Elkarteak antolatuta. Egilea: Papytsho Mafolo Pongo. Biteri Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Urtarrilak 10, Bisuteria-abalorioak ikastaroaren hasiera, Biteri Kultur Etxean 19:00etatik 20:30etara.
Urtarrilak 12, Bisuteria-abalorioak ikastaroaren hasiera, Biteri Kultur Etxean 19:00etatik 20:30etara.
Urtarrilak 14-18, Sendabelarrak ikastaroan izena emateko epea, Biteri Kultur Etxean. Hizkuntza: euskera.
Urtarrilak 14, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik 12:00etan.   
Urtarrilak 14, Gazte Txokoa: Sukaldaritza tailerra.
Urtarrilak 17, Literatur solasaldiak: Aulki-jokoa. Egilea: Uxue Alberdi. Dinamizatzailea: Ane Mayoz
(euskeraz). Udal Liburutegian, 19:30etan.
Urtarrilak 22, Txotx Eguna.
Urtarrilak 22, Gazte Txokoa: Zinemara irteera.   
Urtarrilak 25, Gazte Txokoa:
Kutxak forratzea.
Urtarrilak 26tik otsailak 9ra,
Bitxi erakusketa.
Egilea: Giovanna Bittante.
Biteri Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Urtarrilak 26, Gazte Txokoa:
Kutxak forratzea.
Urtarrilak 27, Hernani’n Musik, Harkaitz Cano eta Beñat Barandiaranekin.
Biteri Kultur Etxean,
20:00etan.
Urtarrilak 28, 2. Eskuko Azoka, Atsegindegin 10:30etatik 13:30etara.
Urtarrilak 31, Ipuin kontaketa,
Lur Kortarekin. Udal Liburutegian, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!