Aritz Zerainek ondo gogoratzen ditu bertsoetako lehendabiziko urteak:
«Lehengusu batek deitu zidaken egun batean tabernetako txapelketa bat egin behar zutela eta ea animatuko nintzen galdetuaz. Hasiera batean ezetz esaten nian, baina azkenean animatu egin ninduan. Hura ondo atera huen eta geroztik, batak eta besteak, bertso eskolara inguratzeko, etortzeko… Pixkanaka pixkanaka hurbildu ninduan eta hortik etorri huen, nahi gabe bezela.
Momentu batzuetan gainera, uste diat, kontziente izaten hasten nintzenean, bertigoa ere sentitzen nuela. Berehalaxe Osiñalde sariketatik deitu zidaken Iñaki Muruak eta finalera pasa ninduan. Finalean hasi ninduan konturatzen: uf! hau zer da? Artean gainera, ez nituelako dominatzen ez doinu, ez bertsoaren teknikarik. Dena libre egiten nian nik!».