«Bilduk zergatik ez du Hernani defendatzen, Diputazioaren aurrean?»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 31a, 01:00

Astearteko Plenoan PSE-EEk aurkeztutako mozio bat ez zen onartu, Bilduko 9 zi­negotziek kontra bozkatu zu­telako. Horren aurrean, PSE-EEko kideak haserre agertu dira, Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Hernaniko Udalak diru bat bueltatu behar dio Di­pu­tazioari, hasiera batean es­pe­ro baino diru gutxiago bildu delako zerga bidez (Gipuz­koako Udal asko daude egoe­ra horretan). Guztira, 917.933 euro bueltatu behar ditu Her­nanik, eta PSE-EEk eskatu zuen, ordainketa hori zatika egiteko; alegia, 2013an zati bat, 2014an beste bat, eta 2015ean azkena. Hernaniko Gobernu Tal­de­ak aurka bozkatu zuen as­tear­teko Plenoan. PSE-EEk ho­na­koa dio: «Udala ito egin nahi du Bilduk. Ez dugu izango bonbillak erosteko ere. Le­he­nago ere sistema hau erabili izan da or­dainketak egiteko, 2009an adibidez. Zergatik ez orain?». Astearteko Plenoan Bilduko zinegotziek azaldu­tako jarrera ere salatu du PSE-EEk. «Asteartean, bazirudien Diputazioko kide bat ari zela hizketan, eta ez Hernaniko zinegotzi bat. Hernaniko Ple­noak defendatu behar ditu Her­naniko diru-kontuak. Era­ba­ki honekin, Hernaniko Uda­l­ak kolpe haundia hartuko du ekonomikoki. Diru hori ondo etorriko litzaioke Hernaniri urte hauetan funtzionatu ahal izateko. Orain, erabat itota geratu da, ezer egiteko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!