Esne makina, asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 7a, 01:00

Astigarragan, esne makina jarriko dute asteartetik aurrera. Kale Nagusian jarriko dute, Ikatza tabernatik gertu. Basosoro baserritik (Landarbaso) ekarriko du eguneko esnea, Joxe Miguel Iñarra baserritarrak. Hernaniko makinara ere berak ekartzen du. Inaugurazioa asteartean izango da, eguerdiko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!