Antonio Goikoetxea hil zen atzo, 94 urte zituela. Goikoetxeak zerikusi haundia izan du azken urteetan Comete Sarearen gainean egin diren ikerketa eta ospakizunetan. Florentino Goikoetxea, mugalari izandakoaren anaia zen Antonio. Besteak beste, Azken Bidaia dokumentalak biltzen ditu bere testigantzak eta Hernaniko Kronikan berari egindako elkarrizketa argitaratu zen, abenduaren 10ean.