Ereñotzuko Auzo Udalak deialdi publikoa deitu du, Ereñotzuko taberna hartzeko. Lehen Irrintzi taberna izandakoa berritzen ari dira, eta laster izango da martxan jartzeko moduan. Orain, jendea behar dute tabernako martxa eramateko, eta deialdi publikoa egin dute. Izena emateko aukera dago urtarrilaren 15 inguru arte, eta lehenbailehen mugitzeko gomendatu dute. Informazio gehiago, auzo elkartean, telefonoz: 943 551 000, edo www.hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!