Hernanin Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatu ziren joan den astean, eta Maider Mendizabalek irabazi zuen lehenengo mailan, Mirari Etxegiarekin batera. Bosgarren aldiz irabazi du Mendizabalek txapelketa hau; kasu honetan, Redondo eta Arozenaren kontra, 17-30.
Bigarren mailan, Ugalde
Arriolak eta Ugaldek irabazi zuten bigarren mailako finala, erraz, Tijero eta Beldarraini 17-30 irabazita. Ugaldek eta Arriolak asko hobetu dute maila, txapelketa hasi denetik, eta gainean pasa dituzte bi aurkariak 38 minutuko partiduan.
Jubeniletan,
Goikoetxea eta Arrieta
Elkarte arteko finala ere jokatu zen Hernanin, jubenil mailakoa, eta Goikoetxea eta Arrietak irabazi zuten, 30-21 Pagola eta Huiziren kontra. Bi bikote hernaniar iritsi dira finalera, garbi geratu da, hernaniarren nagusitasuna.