Berriak Elkarteak jakinazi duenez, Berriak Txartelarekin puntuak pilatzen joateko aukera izango da urtarrilaren 30era arte, baina puntuak, urtarrilaren 31 baino lehen trukatu behar dira. Izan ere, otsailetik aurrera, egitasmo berria jarriko dute martxan. Horrez gain, gogorarazi dute, txartelarekin, urte osoan zehar deskontuak izaten direla elkarteko kide diren dendetan, Karabelgo gasolindegian (%2) eta txekeekin trukatzeko puntuak lortzen direla (400 puntu pilatuta, 10 euroko txekea).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!