«Froga faltan, epaileak bertan behera utzi du nire kontrako akusazioa»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 30a, 01:00

Joxan Rekondo Hernaniko Alkate ohiak prentsaurrekoa eman zuen atzo, Hamaikabateko Iñaki Barrio eta Iñaki Arratibelekin batera.

Joxan Rekondo Hernaniko Alkate ohiak prentsaurrean sa­latu zuen, Txantxillako etxe tasatuen zerrendak direla-eta bere kontra jarritako aku­sa­zioa funtsik gabea zela, eta horregatik utzi duela epaileak bertan behera. Hernaniko Udalak joan den legegintzaldian aku­sa­zioa jarri zuen Joxan Re­kondoren kontra. Akusa­zio horretan sa­latzen zen, Txan­­txillako etxebizitza tasa­tuak zeini emango zitzaizkien pu­bliko egin zuela Rekondok, Uda­letxeko web gunearen bidez. Bi urteren ondoren, epaileak itxi egin du kasua, «froga faltagatik». Re­kondo: «Ordenagailuko IPak bakarrik presentatu zi­tuzten froga gisan, eta ezin izan dute ezer demostratu. Zer demos­tra­tuko dute ba? Nik ez nuen in­formazio hori inoiz es­kuar­tean izan, eta ez dut inoiz zabaldu. Or­duko Udal Gobernuak gestio penaga­rria egin zuen Txan­txillan, eta hori ezkutatu nahi izan zuen, nire kontrako aku­sa­zio hori publiko eginez. Eta bide batez, foroa itxi zuten, hain ondo funtzionatzen zuena».

«Diligentziak aurkeztu ditugu bi pertsonen kontra»
Hamaikabat alderdiko Iñaki Arratibelek adierazi zuen, de­nuntzia sartu diela fo­roa­ren arduradun zen teknikariari, eta Alkateari. «Orde­na­gailuko IPak ezin dira inoren eskutan jarri, epaile batek agintzen ez badu. Gainera, Alkateak publiko egin zituen, Batzorde batean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!