«Espaloi txukun bat behar dugu, umeak Karabeldik Elizatxora eramateko»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 30a, 01:00

Karabelgo bizilagunek Udalari eskatu diote, espaloi berria egiteko, Portu eta Karabelgo errepide bazterrean. Adierazi dute, apeaderoko espaloia oso arriskutsua dela.

Karabelen bizi diren guraso askok umeak Elizatxo ikastolara eramaten dituzte. Pren­tsa oharrean salatu dutenez, umeak oinez eramateko oso bide arriskutsua dago, apeadero ondotik joan behar izaten dutelako. Horregatik, es­paloi bat egiteko eskatu diote Udalari, Portu eta Ka­rabel lo­tzen dituen errepide ondotik; ez apeaderotik. «Eskaera lehengo agintaldian egin genion Udalari, eta oraingoan ere bai. Ez dugu erantzunik jaso. Guk nahi du­gu, espaloi txukun bat Portu eta Karabel lotzen dituen erre­pide ondoan. Apeadero­koa, oso arriskutsua da».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!