Lau kalejirak bat egingo dute Plaza Berrin, gaur, presoen eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 30a, 01:00

Hernaniko lau auzotatik abiatuko dira kalejirak, 20:00etan: Zikuñaga, Portu, Antziola eta Etxeberri. Bihar Martuteneko espetxera joango dira Hernanitik. Zita: 10:30etan Zinkoenean.

Plaza Berrin juntatuko di­ra gaur, Hernaniko lau auzotatik abiatutako martxak, preso eta iheslarien eskubideen alde. 20:00etan abiatuko dira martxak, eta 20:30­etan ekitaldi berezia egingo dute Plaza Berrin. Herna­nia­rrei dei egin diete Egin dezagun bidea bilgunetik, animatu daitezela kalejiran parte har­tzera. Zitak, 20:00etan, puntu hauetatik: Zikuñagako ro­tonda, Portuko plaza, An­tzio­lako parke ondoko rotonda eta Etxeberriko bolatokia.

Martutenera joateko
Horrez gain, bihar urteroko martxa izango da Martu­te­ne­ko espetxera. Hernanitik joateko, 10:30etan egin dute zita Zinkoenean; bestela, 11:00­etan Astigarragan. Handik joango dira Martutenera.

Bilbora autobusak
Bilbon Herri Mobilizazio Oro­ko­rra izango da urtarrilaren 7an, presoen eskubideen al­de: Kolosala izango da!. Her­na­ni­tik autobusak jarriko dituzte, eta izena emateko zerrendak daude Txilin, Oindin eta Ga­rinen. Martindegitik ere aterako da autobusa; apun­tatzeko: 666 903 624     

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!