Gaur, gazte festan: txapak, extensioak, pizzak, musika...

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 29a, 01:00

Gazte Txokoak gazte festa antolatu du gaur, Traspakarren, kale hezitzaileen lokalean (Ave Maria parke ondoan dago lokala). LH 6. mailatik DBH 4. maila bitarteko gazteentzat da festa. Bertan, egun osoan egingo dituzte: txapak, extensioak, graffitiak... jolasteko aukera ere izango dute. Musika ere izango da eta bazkaria prestatuko dute denen artean, pizzak hain zuzen. Horrez gain, argazki Lehiaketako argazkiak ikusiko dituzte eta sariak banatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!