Gabonetako lau saski zozketatu zituzten abenduaren 23an Hernaniko Kronikak eta Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak. Hiru saskiren jabeak azaldu dira, baina batena falta da: laugarren saskiarena, 1.114 zenbakia duena. Irigoien zapata dendan saldua da. Urtarrilaren 12ra arte izango da saria jasotzeko aukera, bestela berriz egingo da zozketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!