Alvarez eta Estefano txapeldun, musean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 28a, 01:00

Gabonetako saskia berriz, Ibai Ondo etxera joan da.

Ixi Alvarez eta Jon Kar Estefano dira Osiñaga auzo elkarteko mus txapeldunak. Bigarren geratu zirenak, finalistak baita ere, Jesus Lopez de Munain eta Jose Luis Medrano. Hirugarren, Jose Manuel Saldise eta Kepa Saldise; laugarren, Joxe An­gel Etxeberria eta Xabi Etxe­berria. Itxasburu sagardotegian jokatu ziren finalak.

Horrez gain, Gabonetako saskia ere zozketatu dute, eta Ibai Ondo etxera joan da, Antonio Arruti eta Nieves Manterola dira sarituak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!