Iñaki Arratibel: «obrak bukatu eta gero mugitzea beranduegi da».
urumeako autobidean obratan ari dira aspaldi, eta Portuko Igartzagaina parean tunela kendu dezaketela dio Hamaikabat alderdiak. Udal Gobernu Taldeak horren berri ofizialik ez duela jaso adierazi zuen joan den astean Kronikan, eta Hamaikabatek salatu egin du erantzun hori. «Igartzagainako tunela kendu eta gero mugitzen hastea beranduegi izango da. Portu auzoan kezkatuta daude, lehengo bide zaharra ere kendu dezaketelako, eta subestazio elektrikora igotzeko beste bide bat ireki dezaketelako. Udal Gobernu Taldeak ardura zuzena izango du, hori gertatzen bada, orain mugitu behar duelako. Azalpenak eman behar ditu Luis Intxauspek».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!