Musika Eskolako abesbatzak eta txistulariek kontzertua emango dute gaur, pianistek eta biolinistek lagunduta. Eguberri kontzertua dute, eta 10 kanta eskainiko dituzte Milagrosan, 19:00etatik aurrera: Eguberri zortzikoa, Eguberriko 5.alborada, Christmas Carols, Gaudete, Erregeak datoz, Cantemos a María, Horra Mari Domingi, Haurtxo maite, Trakatan trakatan, Oi hau gauaren, eta Gabonetako afari on bat. Zuzendariak: Iñaki Eguren eta Garbiñe Orbegozo.
Portu auzoan, tailerrak
Eguberriak ospatzen ari dira Portu auzoan ere, eta gaur tailerrak dituzte, 17:00etan, auzo elkarteko lokalean: Lehengizonaren tailerrean ariko dira, orduko ehiza, su egitea eta pinturari buruz.
Urte zaharretako erronda, kalez kale
Abenduaren 31n, urte zaharra agurtu eta berriari ongietorria ematen, Ohitura Zaharrak abesbatza ibiliko da Kaxkoan, bertsolariek lagunduta. 17:15etan Plazan.