Hernaniko Egin Dezagun Bidea Bilguneak kalejira eta antzerkia antolatu ditu bihar, preso eta iheslarien alde, urteko azken ostirala izaki. 20:00etan, lau auzotatik kalejira bana aterako da: Zikuñagako errotonda, Portuko plaza, Antziolako errotonda eta Etxeberriko bolatokia izango dira abiapuntuak. Plaza Berrin elkartuko dira eta ondoren, ekitaldi berezia egingo dute. Larunbatean, berriz, Martuteneko espetxera martxa izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!