Ipuinak gaztetxoentzat, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 27a, 01:00

Lur Korta ipuin kontalaria Biterin izango da bihar goizean, eta bi txandatan hartuko ditu Hernaniko gaztetxoenak, ipuinak kontatzeko. 3-4 urteko haurrentzat emango du lehendabiziko saioa, goizeko 11:00etatik aurrera. Bigarren saioa ordu erdi beranduago emango du, 11:30etan, 5-7 urtekoentzat. Hernaniko Udal Liburutegian. Ipuin kontatzea Hernaniko Udalak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!